Aguaruna Huambisa Marañon ibaiaren ondoan bizi da, Peruko Amazonian, enpresa transnazionalek gutiziatutako lurralde batean.
ALBOAN
6. Herri indigenak
Migratzera behartutako kolektiboetatik, herri indigenak dira beren lurrak utzi beharra gehien jasaten dutenak. Beren lurraldetik deserrotzearen ondorioz, kultura-nortasuna eta bizimodu tradizionalak galtzen dituzte, eta onura guztiak meatze-, egur- eta elektrizitate-enpresentzat dira.