Baina zeuen jokabidea eta egintzak benetan zuzentzen badituzue, gizarte-harremanetan justizia defendatzen baduzue, arrotza, umezurtza eta alarguna esplotatzen ez badituzue (…) orduan, zuekin biziko naiz toki honetan. (Jr 7,5-7)
7. Haurrak
Behartutako migrazio-prozesuetan, haurrak dira babesgabeenak, askotan beren oinarrizko eskubideak urratzen baitira. Adin txikikoak, atzerritarrak eta babesgabeak izateaz gain, sorterritik eta familiaren maitasunetik urrun bizitzera behartuta daude.
Siriar neskatila, Budapesteko Keleti tren-geltokian (Hungaria).