“Eutsi senide arteko maitasunari.Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta. Goazen, bada, gu ere Jesusengana, kanpalekutik kanpora, haren desohorea bera eramanez.” (Heb 13,1-2.13)
9. Mugak, heriotza-korridoreak
Mugek agerian uzten dute irregulartasunez migratu behar duten pertsonen ahulezia-egoera; hain zuzen, mugak heriotza-korridore bihurtzen ari dira. Pertsonek bizia arriskatzen dute mugarik zainduen eta militarizatuenak saihestu nahian.Ez dugu inoiz jakingo zenbat pertsona hil diren Mediterraneo itsasoan edo Arizonako basamortuan.
Sahara azpiko migratzaileak Senegaldik Kanarietara doaz, Kanariar uharteak baitira Europan sartzeko puntuetako bat.