Toki bat Munduan.

Inork, inon, bere etxea utzi behar ez dezan

Urtero, milioika pertsonak beren etxea uztera behartuta izaten dira, hainbat arrazoik bultzatuta: gerra, jazarpen politikoa, hondamendi naturalak, degradazio ekologikoa, bizimodua irabazteko baliabideen gabezia eta beraien bizia edo askatasuna mehatxatzen duten bestelako egoerak.

Beren jatorriko abiapuntutik irtetean, bidean eta leku seguruago batera iritsi bitartean, indarkeria mota askotarikoak pairatzen dituzte pertsonek, eta etengabe urratzen dira haien eskubideak.

Erakusketak “Toki bat munduan” izena du, eta garaiotako drama humanitario handienetako batera gerturatzeaz gain, bultzada bat eman nahi digu, gure inguruan pertsona migratzaileen alde lan egiten duten elkarteei lagun diezaiegun.

Pertsona migratzaileekin batera bidaiatzera gonbidatzen gaituzte Loiolako Saindutegiak eta jesuiten ALBOAN gobernuz kanpoko erakundeak, eta bi ibilbide proposatzen dizkigute:

 

Sentsibilizazio Ibilbidea

Sentsibilizaziorako ibilbide bat, irudiak eta azalpenezko testuak erakusten dituena. Horien bidez, ihesean eta bizitza duin baten bila ari diren pertsonen migrazio-prozesuen arrazoiak eta ondorioak azaltzen zaizkigu.

 

Otoitzerako Ibilbidea

Otoitz-bide bat egitea irudiak ikusten ditugun bitartean, gurutze-bidearen eta pertsona migratzaileen ihesaren arteko paralelismo bat eginez. Bide horretan laguntzeko, Bibliako erreferentziak eta Engelbert Mveng jesuita afrikarraren margolanak baliatu dira panelak osatzeko.